Itzuli

(e)k Haruki Murakami(r)en DE QUE HABLO CUANDO HABLO DE CORRER liburuaren kritika egin du

Haruki Murakami: DE QUE HABLO CUANDO HABLO DE CORRER (Paperback, 2016, TUSQUETS) 3 izar

Soilik korrikalarientzat ;-)

4 izar

Aspaldian irakurri nuen eta oroitzapen ona nuen. Bigarrenez irakurrita ere, ongi... baina gehixeago espero nuen.

Neuk ere urteak eman ditut (ia) egunero korrika egiten. Orain hainbat hilabete daramatzat (ia) dike sekoan (lesioak, osasuna...). Bueno. Gezurrik ere ez dut esango... hainbat hilabete, serio-serio korrika egin gabe (serio, Murakamik dioenaren ildotik, hau da, egunero 10 km). Agian horregatik aukeratu nuen liburua...

Korrika egiteaz hitzegiten du: entrenamendua; entrenamenduaren bidez aurrerapena nola lortu; diziplina; korrika egitea bizimodua aldatzeko tresna gisa; auto-motibazioa; norberaren mugak onartzen jakitea; zahartzeak dakartzan muga berriak ere bai (garai bateko eta oraingo zahartzeari buruzko ezberdintasunei buruzko digresioa egiteko probesten du); maratoiaren gogortasuna eta kontzientziaren barrera gainditzen denean zer pasatzen den; korrikalariaren tristezia... helburu berriekiko lilura galtzen denean...

Korrika egiteko talentoa behar da... baina konstantzia eta kontzentrazioa ere bai, edo esperientzia. Talento falta konstantzia eta kontzentrazioaz konpentsa daiteke. Korrika egitea eta idaztea alderatzen ditu etengabe. Liburua, azken batean, horrela labur zitekeen: zertan dira antzekoak korrikalariaren eta idazlearen ofizioak.

Hurrengo liburua; Correr o Morir. Kilian Jornetena ;-)