Alex (e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Esne-berriketan liburuaren kritika egin du
Badira andreak...
4 izar
Uxue Alberdiren "Belarriko kilkerra" liburua irakurri genuen iaz. Ez ninduen erabat harrapatu. Beldur nintzen oraingo honekin ere berdin gertatuko ote zitzaidan, baina ez... gozatu egin dut liburuarekin. Istorio laburrak, bitxiak eta arruntak, barregarriak eta trajikoak... Irribarretxo bat sortzen dutenak eta halako egonezin bat uzten dutenak. Guztietan EMAKUMEA da protagonista.
Liburua laburbildu beharko balitz, Uxuek ederki egiten du lehen orrietan:
«Badira andre banderak eta andre pañeluak, etxekoak, barrurakoak, beren burua ondo plegatzen dakitenak. Badira kuleroak labean lehortzen dituzten andre señorak eta zuhaitzak aizkoraz botatzen dituzten andre mandoak; bost urteko artzainak eta atso kontrabandistak; abantekoak eta izuak, esanekoak eta etxekalteak, debilak eta fuerteak, txatxalak eta txorrotxak, emakaitzak, andrekoiak, antzuak, lokak. Fosforozko eta merkuriozko andreak».
Hobeto azaltzerik ez dago. Egia esan, parrafo horrek Eduardo Galeanoren poema ezagun horren oihartzuna ekarri dit:
«No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno que ni se entera del viento, y gente de fuego loco que llena el aire de chispas.»
