#IronicModeOn

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Hetero(r)i buruzko iruzkina egin du

Uxue Alberdi Estibariz: Hetero (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, …

Liburuan heterotasuna gustatzen jatak: jente normatibua, marikonadarik bakua, bere bide straightean aurrera harro doiana, katxarreriako traste guztiak jotzen, eta zapaltzen dabizen arrautzeri erreparau barik. #IronicModeOn

Idazkeria oztopotxua dok ondiok: esango najeukek buruak emon ahala idaztian kontua izan leikiala hori, diñot eze, neuri be pasatzen jatalako hori, baiña norberak buruan argi ikusi arren, irakorliak ulertuko dabenakin gehixago pentsatzia falta jakok igual. Zentzu horretan, Alberdik "morillotasun" pixkat biharko lajeukek: www.fernandomorillo.eu/irakurketa-erraza/

Baiña behiñ oztopo hori neutralizauta (entrenamendu pixkatekin), gustau jatak lehelengo ipoiñ hori. PhD tesisen giro sofistikauan egindako kuadro inpresionistia, ezin gobernauriko sentimenduen mundu kuriosua.

Bigarren ipoiñian aldaketia radikala dok, nerabe noventeruen nerabekeri erakargarrixak, haiziak nundik jotzen detsen ez dakixen gaztiak zurrunbillo hormonalian. "Marlon" errez ezagutzen dok bai, baiña ez txarrerako. Bere historia pertsonala etxuat ezagutzen, gaztetan katiatuta izan zeben zurrumurru -ez oso fidagarri- hori kenduta, baiña HALAN BE errespetuz eta enpatiaz ikututako gaixa begittandu jatak. Marjinala edozelan be, neska "heteroen" kuadrilla kontuak …