Izenbe (e)k Katixa Agirre(r)en Barne zerbitzuak liburuaren kritika egin du
Palomitak nahi?
Gomendagarria!! Pelikula batean barneratzen zaitu Agirrek, palomitak jaten pantailla hadian, liburuaren orriak pasatzen… Benetan gomendagarria
215x140, 280 orrialde
Euskara hizkuntza
Elkar(e)k argitaratua.
1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik. Izan ere, Euskadin gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren eleberri honetako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak ematen zizkiena alaitu frantses eta britainiarrei. Horra, Alava sarea zer izan zen. Garai zirraragarri batean kokaturiko eleberri historikoa ondu du egileak, misteriozko thrillerraren teknikaz osatua eta irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua. Irakurketaren plazer hutsa, zure zain.
Gomendagarria!! Pelikula batean barneratzen zaitu Agirrek, palomitak jaten pantailla hadian, liburuaren orriak pasatzen… Benetan gomendagarria
Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gidoigilea ere badela. Eta bai... aitortzen dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean.
Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere. Hori ere ekarpen garrantzitsua da.
Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): "Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean /…/) Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nuen Luis Alavaren historia ezagutzen.
Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko …
Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gidoigilea ere badela. Eta bai... aitortzen dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean.
Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere. Hori ere ekarpen garrantzitsua da.
Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): "Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean /…/) Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nuen Luis Alavaren historia ezagutzen.
Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko ageri dira hari buruz (ez soilik Companys bahitu eta espainaratu egin zuela). Antza denez, bere ondorengo bat harekin lotsatu eta aieratu egin zituen bere azpilan guztiak.
Bi baliabide literario interesgarri: (a) Jelkideen halako konformismoa (ez da hitz egokia, baina ez zait hoberik okurritu) adierazten duen esaldia errepikatu egiten da hainbat kapitulutan: “Jainkoak hala nahi izan du”. (b) Narratzailearen papera ere interesgarria da, baita irakurleekin nolako konplizidadea ehuntzen duen ere: harek eta guk badakigu zer gertatuko den baina ezin diegu protagonistei esan, historiak bere bidea egin behar baitu.
Liburua amaitzear, bilaketa bat edo beste egin dut, historia eta fikzioa bereiztu nahian: Josu Chueca irakaslearen hitzaldi pare bat aurkitu dut. Hau adibidez: youtu.be/wQeXSJ0gnNA?si=wQyXgiM0tEmojKlh Iruditu zait historiaren (memoriaren) eta fikzioaren arteko tirabira hori oso ondo kudeatuta dagoela… Gehienetan Katixak ohartarazten du litekeena dela hori horrela gertatu ez izana. Harritu nau esate baterako, sareari buruzko “txostena benetakoa dela jakitea (nahiz eta liburuan euskaratua agertu, jakina).
Liburua irakurri bitartean beste bi istorio etorri zaizkit burura behin baino gehiagotan: Comète sarea (uste dut "Mugaldekoak" seriea Primeran plataforman ikus daitekeela) eta Orkestra Gorria (Gilles Perraultek bikainki kontatzen du "La Orquesta Roja" liburuan).
Azken bi apunteak: - Liburuaren Ybarnegarai diputatu zuberotarraren aipu bat ageri da: “Frantziako eskualdunak Francoren eskualdunekin gira!". Katixak liburuaren aurkezpenean kontatu zuen Gurs-eko kontzentrazio-esparrua hasiera batean errefuxiatu-kanpamentua izan behar zela eta Ospitalepe herrian lurretan eraiki nahi zutela. Ez zuten lortu, bertako agintarien kontrako jarreragatik. Horregatik egin zuten Pau-tik gertu. - Beste bitxikeria bat ere kontatu zuen. Ane Igartiburu Verdes familiaren ondorengoa dela ;-)