Neronek tirako nizkin

Azal biguna, 196 orrialde

Euskara hizkuntza

Testu Zaharrak(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-09-65419-2
ISBN-a kopiatu!
4 izar (2 berrikuspen)

Sebastian Salaberriaren liburu hau, 1964an argitaratua, beste asko bezala, 36ko gerran parte hartzera behartu zuten gazte euskaldun baten testigantza xume eta zintzoa da. Orrialdeetan barrena xalotasun eta zintzotasun osoz deskribatzen dizkigu gerran bizi izandako pasarteak, inorenganako gorrotorik erakutsi gabe. Bere xumean, Sebastian Salaberriaren kontakizun autobiografikoak, gure historiako garai triste eta ilun baten testigantza bizia izateaz gain, indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko jarrera irmo bat erakusten digu.

2 edizio

(e)k Sebastian Salaberria(r)en Neronek tirako nizkin liburuaren kritika egin du

Neronek tirako nizkin

Baloraziorik ez

Erraz irakurtzen den liburua da Sebastien Salaberriarena. Gerra zibilaren aurreko eta gerra garaiko bizipenak kontatzen ditu, eta biografiatik asko duela dirudi. Estilo zuzena darabil idazleak, soila eta ia xaloa, ahozko kontaketaren erritmoan zihoala iruditu zait. Gipuzkeraz idatzia, euskara batua osatzen hasi aurretxoan argitaratua da. Interesa du XX. mende hasierako bizimoldearen deskribapenak, baserri eta kale giroa, bertsolariak... Gerraren kronikan nabarmena izan zait idazleak analisi ideologikorik ez egitea, gaur egungo ikuspuntutik bederen. Esaterako, Salaberria nazionalen bandoan suertatu zen, errepublikarrei "kontrarioak" deritze, eta besteei ez die izenik ere ezartzen. Gerrako sarraskiak ere gertakari pertsonal gisa ageri dira, begirada zabaldu gabe baina aldi berean ezer ezkutatu gabe. Agian horrexegatik, garaiko jende xeheak gatazka nola bizi izan zuen ulertzeko lagungarri delakoan nago.

Neronek tirako nizkin

4 izar

Eleberria autobiografikoa da, arin eta erraz irakurtzen dena. Bertan, Gerra zibila "Nazionalen" bandoan bizitu zuen euskaldun batek kontatzen du. Bizipena modu xume batean transmititzen du egileak, nahiz eta gerraren gordinkeria agerian ere uzten duen.
Eleberriaren haria familia bereko bi anaia kontrako bandoetan borrokan ari direla da, eta batak bestea hiltzeko beldurrez ibiltzen direla, gerra berezko duen min eta zentzugabekiari are eta laztasun handiagoa gehitzen dio. Adituen ustez, eleberri honek bide bat zabaldu zuen gerraren kontakizunean eta bere argitalpenaren ostean gai bera zuten eleberriak argitaratu ziren.