irakurriz amets egin (e)k Sebastian Salaberria(r)en Neronek tirako nizkin liburuaren kritika egin du
Neronek tirako nizkin
4 izar
Eleberria autobiografikoa da, arin eta erraz irakurtzen dena. Bertan, Gerra zibila "Nazionalen" bandoan bizitu zuen euskaldun batek kontatzen du. Bizipena modu xume batean transmititzen du egileak, nahiz eta gerraren gordinkeria agerian ere uzten duen.
Eleberriaren haria familia bereko bi anaia kontrako bandoetan borrokan ari direla da, eta batak bestea hiltzeko beldurrez ibiltzen direla, gerra berezko duen min eta zentzugabekiari are eta laztasun handiagoa gehitzen dio.
Adituen ustez, eleberri honek bide bat zabaldu zuen gerraren kontakizunean eta bere argitalpenaren ostean gai bera zuten eleberriak argitaratu ziren.