Itzuli
Neronek tirako nizkin (Paperback, Euskaraz language, 2016, Hauspoa) 4 izar

Neronek tirako nizkin eleberriak Sebastian izeneko pertsonaia baten bizitza kontatzen du. Liburua bi zatitan banatzen …

Neronek tirako nizkin

Baloraziorik ez

Erraz irakurtzen den liburua da Sebastien Salaberriarena. Gerra zibilaren aurreko eta gerra garaiko bizipenak kontatzen ditu, eta biografiatik asko duela dirudi. Estilo zuzena darabil idazleak, soila eta ia xaloa, ahozko kontaketaren erritmoan zihoala iruditu zait. Gipuzkeraz idatzia, euskara batua osatzen hasi aurretxoan argitaratua da. Interesa du XX. mende hasierako bizimoldearen deskribapenak, baserri eta kale giroa, bertsolariak... Gerraren kronikan nabarmena izan zait idazleak analisi ideologikorik ez egitea, gaur egungo ikuspuntutik bederen. Esaterako, Salaberria nazionalen bandoan suertatu zen, errepublikarrei "kontrarioak" deritze, eta besteei ez die izenik ere ezartzen. Gerrako sarraskiak ere gertakari pertsonal gisa ageri dira, begirada zabaldu gabe baina aldi berean ezer ezkutatu gabe. Agian horrexegatik, garaiko jende xeheak gatazka nola bizi izan zuen ulertzeko lagungarri delakoan nago.