Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan , bere lehenengo liburua zena eta arrakasta izugarria irabazi zuena. Bosgarren deialdian berriz aurkeztu zen beka honetara, ostera irabazi, eta esku artean dugu sariketa horren emaitza. Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira. Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu …
Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan , bere lehenengo liburua zena eta arrakasta izugarria irabazi zuena. Bosgarren deialdian berriz aurkeztu zen beka honetara, ostera irabazi, eta esku artean dugu sariketa horren emaitza. Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira. Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea… Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak. Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.
Hasiera batean irakurtzeko zaila eta astuna egin zitzaidan, baina aurrera zoazen heinean istorioan barneratuz zoaz. Elementu, garai eta pertsonaiak nahasten ditu eta ongi kokatzea kostatzen da baina aurrera jarraitzeak merezi du. Ez nekien liburu honetan zer aurkituko nuen eta oso sorpresa atsegina izan da. Bukaerak benetan hunkitu nau eta irakurtzea maite duen edonori gomendatuko nioke.
Oso liburu ona, hemendik denbora batera bigarren irakurketa bat merezi duen horietarikoa <3
Ona. Oso ona. Bikaina. Aspaldian irakurri dudan onenetakoa. Eskola guztietan irakurtzeko modukoa.
Zaila da liburua definitzea, baita laburtzea ere: txirrindularitza kontuak, gerrako haur baten istorioa, iheslariei laguntzeko konjuratu den herri oso bat, egunero entrenatzearen aitzakiaz dokumentu faltsuak garraitzen dituen txirrindulari profesionala, han goitik itsasoa ikusten delako mendia igotzen duten itsasozaleak... Liburu korala da, protagonista ugari dituena; den-denak inportanteak. Badu kutsu surrealista bat... garai bateko film italiarren modukoa. Benetan merezi du irakurtzea.
Izan ere, iraultza egiteko era asko dago Ponte a Ema herrian: pelikula italiarrak jartzea, gereziak banatzea, garrafoiak garraiatzea, liburuak azpimarratzea, faltsifikazioak egitea, arropa berriak erabiltzea...
Eta, hara non, lerroartean, (eko)faxismoaren definizio bikaina: "Zu eta ni, biok, mendian gora bagoaz kantinplora bakarrarekin, eta hilzorian bagaude, biotako batek edan beharko du ur hori, ze konpartituz gero ez dugu izango ur nahikoa, eta batek edaten badu, gutxienez bat hori salbatu egingo da. Eta ez izan dudarik nik bizirik segitu nahi dudala."
Zaila …

Zaila da laburtzea, baina, ahal baduzue, irakurri!