Mai_te95 (e)k Julen Gabiria Lara(r)en Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren kritika egin du
Oso polita
5 izar
Hasiera batean irakurtzeko zaila eta astuna egin zitzaidan, baina aurrera zoazen heinean istorioan barneratuz zoaz. Elementu, garai eta pertsonaiak nahasten ditu eta ongi kokatzea kostatzen da baina aurrera jarraitzeak merezi du. Ez nekien liburu honetan zer aurkituko nuen eta oso sorpresa atsegina izan da. Bukaerak benetan hunkitu nau eta irakurtzea maite duen edonori gomendatuko nioke.
Oso liburu ona, hemendik denbora batera bigarren irakurketa bat merezi duen horietarikoa <3