Alex (e)k Adania Shibli(r)en Detaile xume bat liburuaren kritika egin du
Literatura elkartasuna eta erresistentzia denean
4 izar
Liburua gustatu bai… baina tarteka gogorra ere egin zait. Amaitzen ari nintzela iritzi-artikulu bat irakurri dut alea aldizkarian: "Ez da detaile xume bat". Hori ere gustatu zait. Testuan esaten den bezala, garrantzitsua da honelako liburuak irakurtzea, ekintza ustez "xumea" bada ere, asko duelako elkartasunetik eta erresistentziatik. Hemen: alea.eus/komunitatea/irati-maranon/1728646690847-iritzia-maranon
Liburuari buruzko beste iruzkin bat irakurri nuen: "El aullido del perro". Oso ona iruditu zitzaidan. Hemen: themarkaz.org/es/the-howling-of-the-dog-adania-shiblis-minor-detail/
Horiek irakurri ondoren zer gehiago esan? Ezer gutxi. Liburuan deigarri egin zaizkidan puntu batzuk aipatu baino ez:
- Liburuak bi atal ditu. Oso ezberdinak dira elkarren artean. Ez da kontu estilistiko hutsa. Oso esanguratsua da bi estilo horiek nabarmentzea.
- Lehen zatia hirugarren pertsonan dago kontatua. Idazkera oso zehatza da, artifizio handirik gabekoa. Irakurleak hasieratik daki zer gertatu den eta, halere, lortzen du suspense moduko bat mantentzea, bortxaketa noiz eta nola gertatuko den. Giro berezia sortzen du: tristea eta itogarria aldi berean.
- Txakurren zaunkak konstante bat dira …

- Txakurren zaunkak konstante bat dira bi ataletan. Esango nuke bien arteko lotura egiten dutela.
- Bigarren atala oso ezberdina da. Protagonistari ematen dio hitza eta haren gogoetek pisua hartzen dute. Halako freskura edo inozentzia lortzen du, haren eskutik.
- Gogorra egin zait errepresioaren norainoko naturalizazioa erakusten duen, kasik errutina bihurtzeraino. Protagonistaren bulegoaren ondoko etxea bonbardeatu eta han ezkutatutako gazteak hil egiten direnean, leherketaren hautsek bulegoa zikindu izanak aztoratzen du protagonista. Gogorra da kontrastea.
- Horrek xehetasunei eta detaile txikiei buruzko digresio bati irekitzen dio atea. Hori ere gustatu zait. Liburuan ageri den moduan, arte-obra bat benetakoa ala faltsua den jakiteko detaile txikietan jarri behar omen da arreta. Faltsutzaileek margolan bat kopiatzen dutenean detaile garrantzitsuei begiratzen diete, ez gauza txikiei... Akordatzen naiz gure irakasle batek antzeko zerbait esaten zuela... Gaur egun edozein gauza kopiatu daiteke: programa bat, programazio bat, lan egiteko modu bat... Detaile txikietan dago aldea. Horixe bera da gaur egun kalitatea: detaileak zaintzea.
- Digresio hori da, bestalde, liburuaren hari nagusiari bide ematen diona: protagonistak albiste lazgarri bat irakurtzen du eta detaile txiki batek egiten dio arreta, ikertzera bultzatzen duena.
- Amaiera bat-batekoa eta gogorra.