Goikara reviewed El último milagro by Horacio Convertini
Entretenigarria
3 stars
Eleberri beltza, entretenigarria eta laburra. Avellanedako Racingen ingurukoa da dena, benetako futbol-taldea, eta horrek gehiago lotzen zaitu istoriarekin. Oso azkar irakurtzen da. Ondo dago Argentinako taldeen, jarraitzaileen eta zuzendarien nondik norakoen berri izateko, baina futbolaren gaia alde batera utzi eta bere kategorian sariak jaso dituen eleberri beltz batean zentratu zaitezke.