Alex (e)k Alfonso Zapico(r)en Dublinés liburuaren kritika egin du
Interesgarria... liburua eta pertsonaia
4 izar
Bat
Hankasartze bat: liburua liburutegian hartu nuen, gaztelaniaz. Amaierara arte ez dut jakin euskarazko bertsioa zuenik. Bikaina da Astiberri argitaletxea. Komikigintza lantzen du bereziki, eta asko zaintzen ditu bere liburuak.
Bi
Irlandako oporraldiaren orpotik hasitako liburua da. Ohiko galdera turistei: Joyce ezagutzen duzue? "Ulises" irakurri duzue?. Ohiko erantzuna: Bai, nork ez du Joyce ezagutzen? Ez, benetan inork irakurri al du "Ulises"? Nik ere ez. Liburu zaila omen da, tolestura asko dituena... Esan ohi da "Dublindarrak" liburu egokiagoa dela Joyce ezagutzen hasteko.
Hiru
Berezia pertsonajea! Mozkortia, harroputz samarra, polifazetikoa... Osasunez asko sufritu zuen, maiteminez ez horrenbeste... Liburuan (Irlandako eta Europako) historiako hainbat pasarteez gain, eta Joyceren "geniokeriez" gain, bere lan literarioen gorabeherak kontatzen ditu: Dublindarrak zeinek argitaratu topatzeko gorabeherak eta "Ulises liburuak jaso zituen debekuak... Baita "work in progress" liburuaren izenburuaz" ;-)
Lau
Aipu polit bat... bidaiatzea gustukoa ez zuelako bisitan joaten ez zitzaion lagun bati idatzi zion gutunetik aterata: "Viajar …
Bat
Hankasartze bat: liburua liburutegian hartu nuen, gaztelaniaz. Amaierara arte ez dut jakin euskarazko bertsioa zuenik. Bikaina da Astiberri argitaletxea. Komikigintza lantzen du bereziki, eta asko zaintzen ditu bere liburuak.
Bi
Irlandako oporraldiaren orpotik hasitako liburua da. Ohiko galdera turistei: Joyce ezagutzen duzue? "Ulises" irakurri duzue?. Ohiko erantzuna: Bai, nork ez du Joyce ezagutzen? Ez, benetan inork irakurri al du "Ulises"? Nik ere ez. Liburu zaila omen da, tolestura asko dituena... Esan ohi da "Dublindarrak" liburu egokiagoa dela Joyce ezagutzen hasteko.
Hiru
Berezia pertsonajea! Mozkortia, harroputz samarra, polifazetikoa... Osasunez asko sufritu zuen, maiteminez ez horrenbeste... Liburuan (Irlandako eta Europako) historiako hainbat pasarteez gain, eta Joyceren "geniokeriez" gain, bere lan literarioen gorabeherak kontatzen ditu: Dublindarrak zeinek argitaratu topatzeko gorabeherak eta "Ulises liburuak jaso zituen debekuak... Baita "work in progress" liburuaren izenburuaz" ;-)
Lau
Aipu polit bat... bidaiatzea gustukoa ez zuelako bisitan joaten ez zitzaion lagun bati idatzi zion gutunetik aterata: "Viajar es fácil, sólo tienes que entrar en un vagón de tren, que suele estar detrás de la locomotora. Abre la puerta y entra con cuidado, acompañado de tu equipaje. Luego aparecerá un tipo con gorra, que te entregará un trozo de cartón a cambio de dinero. Si miras dicho cartón, veras una palabra impresa: Paris. Bien, ése es el nombre de la estación donde yo vivo. Siéntate antes de que el tren se ponga en marcha y ya está"