Zain dezagun mendia

Euskara hizkuntza

Sua(e)k argitaratua.

2 izar (berrikuspen 1)

Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu behar dugu ez badugu nahi masa-turismoak hondora eraman dezan. Goi-mendia bere ezaugarriz hustu eta arriskurik gabeko eremu atsegin, abegikor eta seguru bilakatzen ari gara, kirolak praktikatzeko parke tematiko hutsa. Hirigunera jaitsi dugu mendia. Eta horrek ez dakar ezer onik.

Urteetako eskarmentua, bizipenak eta jakintza baliatuz, Messnerrek gogoeta partekatu du mendia eta natura maite duten guztiekin. Arazoaren larriaz jabetzea da lehenengo urratsa.

Irtenbideak proposatzea, bigarrena. Eta horretara dator liburu hau.

Liburu honek euskal mendizaleari ere emango dio zer pentsatua. Are gehiago kontuan hartuta Juanjo San Sebastian mendizaleak eta Ramon Olasagasti kazetariak idatzi dituztela, hurrenez hurren, sarrera-testua eta epilogoa.

Edizio 1

(e)k Reinhold Messner(r)en Zain dezagun mendia liburuaren kritika egin du

Mendizaletasuna, ekologia, mendiko literatura eta abar

2 izar

Liburuaz

Egia esan, askoz gehiago espero nuen. Beti egin zait deigarria Reinhold Messner-en figura, baita bere etika ekologista ere... Liburu honetan, ordea, "monotematikoegia" iruditu zait. Liburua eskuartean baduzue, Ramon Olasagastiaren epilogoa irakurri. Merezi du. Libururen zatirik onena da... eta ederki laburtzen du liburuaren mamia: "Oso-oso gutxi dira Messnerrek egindakoak eta batez ere egindako eran egiteko gai direnak, baina hark egindakoa egiten ari direlakoan daude: zortzimilakoak igotzen Everest otzanduetan. Bakanak dira Kilian Jorneten ahala dutenak, baina hark egiten duen gauza bera egiten dabiltza: mendiko lasterketak korritzen, zidor eta mendi gero eta maiztuago eta masifikatuagoetan".

Messner-en ustez, ez da komeni mendia "banalizatzea" eta denon eskura dagoen "parke tematiko" bihurtzea. Mendizaletasunaren akabera litzateke hori.

Mendizaletasunaz

Messner-en planteamendua geure unibertso txikira ere ekarri ahal dugu. (Ia) igandero mendira joaten den mendizale horietako bat naiz, igandero mendia inbaditzen duten domingeroez kexu ;-)

Ideia deserosoa egiten zait: nor naiz ni nirea mendizaletasuna eta besteena domingerismoa dela …

Gaiak

  • Mendia