Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria

A4, 400 orrialde

Basque hizkuntza

2020ko eka. 10a(e)an Josu Lavin(e)n argitaratua.

ISBN:
979-8-6451-0426-9
ISBN-a kopiatu!

Inventairen ikusi

3 izar (berrikuspen 1)

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria Joanes Leizarraga lapurtar apaiz protestanteak Arroxelan 1571n argitaratutako liburua da, Itun Berriak euskaraz izan duen lehen bertsioa.

Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren aginduei segituz, Bearnoko protestanteen sinodoak Itun Berria eta beste hainbat testu erlijioso protestante euskaratzeko eskatu zion Leizarragari. Egitasmo horren barruan hiru liburu argitaratu ziren guztira, hirurak Arroxelan (Frantzia), 1571n: Jesus Krist gure Jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC edo Kristinoen instrukzionea.

Edizio 1

Imam sutsu euskaldun bat

3 izar

Elipsis haundi batekin (Itun Berria osorik; gazteleraz irakorri najuan, eta ez dakat barriro egitteko gogorik, nahiz eta euskalki batu erakargarri honetan izan) amaittutzat emongo juat erregalu politt honen irakorketia.

Prologua, oharrak eta extrak irakorri jittuadaz bakarrik (eta dana bez: Kristau Ikasbide eta halako txapak irunsteko gogorik be etxaukat eta). Hau da: Leizarragak bere abotsez emoten dittuan iritzixak interesatzen jataaz bakarrik; hórrek, gehixenak irakorri dittudazelakuan najagok.

Artian, 700 urte ziran kristautasuna Euskal Herrixan sartzen hasitta jeguala. Indarrez zabalduta, bistan dok ondiok asko falta zala herrittarrak "beretzat" sentitzeko, batez be gehixengo elebakarran artian. Estrategia barrixa izan zuan latinetik herri hizkuntzetara pasatzia, eta proselitismo horretan Leizarraga moduko elementuak ezinbesteko izan zittuan. Zentzu horretan, bere hizkera aberatsa eta sustrai jatorrekua (maileguz lepo), fondo mingotx hori jaukak. ZELAN esaten daben irakortzia plazer hutsa dok - ZER esaten daben, ostera... jente ezjakiña engaiñatzen daben predikadorien matrakia, kristauen dogma zentzubakuak (zeintzun egiazkotasun argumentu bakarra, 100.000 bidar errepikatu …