Gurea falangista zen

Published by Susa.

4 stars (2 reviews)

80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta “egin nahi duzuna” esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori. Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: “Egin ezazu zerbait”.

Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat: zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako tradiziorik ezagutu gabea zena?

Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek. Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano Baztan. Bere aitona falangista.

1 edition

Begiradia jaitsi barik

4 stars

Zirrada berezi batekin hartu juat liburua, gure familiako iragana dala eta Barandiaranekin zeozelan identifikatzen naizelako. Horrengaittik bakarrik banekan irakorketiari heltzeko gogua: ixa landu barik dagon eremua dok, lotsaz, erruduntasunez eta tabuz betetakua. Ondorenguok ez garalako gure arbasuak egindakuen erantzule; eta era berian (lintxamenduen zale dirazenei mezua), loibiari ezin jakolako printzipioz aittittak egindakuangaittik kargua hartu. Haren krimenen apologiak egitten ez badittuk behintzat.

Gai interesgarrixa jatak guztiz. Faszista euskaldunak egon zittuan, horixe baietz. Baitta, historia osuan legez, beti poderian arrimuan ibillittako jentia be (errepublikan errepublikazale, frankismuan frankista, demokrazian demokrata... txaketeruak edo bizirauleak, ikuspegixan arabera). Badok gaixari heldutasunez eta patxadaz oratzeko sasoia. Halan be, konpleju asko dago ondiok. Herri guztietan gertatuko dok seguraski, baiña nik Lekitton kasua ezagutzen juat: gai hau ikertzen dabillen jentia “ixiltasunan legiakin” topo egitten jok: jentiak ez jok bere familixan edo alderdikidien alfonbra azpixan dagona haizatu nahi.

Baiña hori baiño gehixago topau juat hamen. Kontua dok, liburuan lehenengo protagonistiak …

avatar for marinapm0311

rated it

4 stars