Su Festak

Euskal musika jaialdiak XXI. mendean

208 orrialde

Susa(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-19570-05-5
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifi kazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelaik. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen. Oro ez baita erre usaina oraino.

Edizio 1

(e)k Jon Urzelai Urbieta(r)en Su Festak liburuaren kritika egin du

Ez da rock and rolla bakarrik

Baloraziorik ez

Musika festibalei buruzko liburuak zuretzat ez direla pentsatzen dutenetakoa bazara ere, nik uste Jon Urzelairen ‘Su festak’ irakurri beharreko saiakera dela. Berdin da oso musikazalea ez bazara, edo iruditzen bazaizu mundua dagoen bezala horrelako gaiez aritzea ez dela lehentasuna. Benetan, eman irakurri on bat: jaialdi musikal handien genealogiatik hasi (Woodstock, Glastonbury etab.), Euskal Herriko festibal eta musika mugimendu garrantzitsuenak aztertu (Larraitzeko “akelarrea”, 60-70etako kantagintza, euskal rock erradikala…) eta gaur egungo simulakroraino, unean uneko hegemonia kulturalaren ezaugarri asko eta haien eboluzioa ulertzeko gakoak eskaintzen ditu lan honek. Beste era batera esateko: pentsamendu politiko gehiago dago lerro hauetan, ustez politikaz diharduten artikulu, txosten eta analisi askotan baino. Kontua da titular klikatuenak dituen “berehalako politika”-ren aldean, korronte sakonagoei erreparatzea erabaki duela egileak, transformazio sozialak eta kulturalak harremanetan jarriz. Laburbilduz: ez da rock and rolla bakarrik, baina horrexegatik gustatu zait.

avatar for begiluze

baloratu du

5 izar