Zapalkuntzatik askatasunera

Paperback, 132 pages

Euskera language

Published by Erein.

ISBN:
978-84-9109-061-8
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurrekoak aldatzen. Betaurreko horiek kentzean, ohartuko gara, begirada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugitzen garela…

Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bidea argiago ikusiko dugu. Ulertuko dugu bide hori egiteko behar ditugun indarra eta sormena begirada aldatzean bakarrik lortuko ditugula.

Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.

2 editions

Menperakuntza gainditzeko betaurrekoak

5 stars

Euskaldunon pentsamendua "desprogramatzeko" eta deskolonizatzeko erreminta da liburu hau. Egunerokoan barneratutako ideiak borrokatzeko burutazio oso onak ditu liburuak, eta abertzale guztiontzat izan daiteke baliagarria. Liburuaren hausnarketa batzuekin bat ez natorren arren, orokorrean asko gustatu zait liburua eta haren ikuspuntua. Ze pena hain liburu laburra izatea!