Connemara gure bihotzetan

244 orrialde

Euskara hizkuntza

2000ko urr. 9a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8331-592-7
ISBN-a kopiatu!
4 izar (3 berrikuspen)

Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain …

2 edizio

(e)k Julen Gabiria(r)en Connemara gure bihotzetan liburuaren kritika egin du

Connemara maitea ;-)

4 izar

Hile amaieran Irlandara joateko plana egiten ari gara: Dublin eta Galway. Connemara bisitatzeko tartetxo bat ere hartuko dugu. Horren aitzakitan hartu nuen Julen Gabiriaren liburua. Eta ez zait damutu. Gozatu dut, nahiz eta "baina" batzuk ere jarriko nizkiokeen.

Argumentuan ez naiz sartuko... txikipean sarrera luze bat duela ikusi dut, eta istoria atalez atal laburtzen du:https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Connemara_gure_bihotzetan

Ez da liburu berria, baina esango nuke ondo zahartzen duen liburu horietako bat dela, klasikoa izatera iristen ez bada ere. Agian Irlandako parejeen deskribapen gehixeago espero nuen, baina hobeto honela. Istorioak ongi harrapatzen zaitu, nahiz eta protagonista tartean antipatiko samar suertatu. Badu intriga puntu intesgarri bat, eta amaierak sorpresaz hartzen zaitu. Orohar esango nuke baduela nerabezaro puntu bat, baina hura ere oso eramangarria da.

Musika erreferentzi batzuk jaso ditut: Irlandako taldeak eta musikariak (Chieftains, De Dannan, Van Morrison, Mary Black, Cristy Moore, Davy Spillane) eta batez ere MEZULARI diska, Antonio Breschirena (J.A. Iragarairen letrekin eta …

avatar for Jokin

baloratu du

5 izar
avatar for Irati

baloratu du

3 izar