Itzuli

(e)k Julen Gabiria(r)en Connemara gure bihotzetan liburuaren kritika egin du

Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan (Euskara language, 2000, Elkar) 4 izar

Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik …

Connemara maitea ;-)

4 izar

Hile amaieran Irlandara joateko plana egiten ari gara: Dublin eta Galway. Connemara bisitatzeko tartetxo bat ere hartuko dugu. Horren aitzakitan hartu nuen Julen Gabiriaren liburua. Eta ez zait damutu. Gozatu dut, nahiz eta "baina" batzuk ere jarriko nizkiokeen.

Argumentuan ez naiz sartuko... txikipedian sarrera luze bat duela ikusi dut, eta istorioa atalez atal laburtzen du: eu.m.wikipedia.org/wiki/Connemara_gure_bihotzetan

Ez da liburu berria, baina esango nuke ondo zahartzen duen liburu horietako bat dela, klasikoa izatera iristen ez bada ere. Agian Irlandako parejeen deskribapen gehixeago espero nuen, baina hobeto honela. Istorioak ongi harrapatzen zaitu, nahiz eta protagonista tartean antipatiko samar suertatu. Badu intriga puntu intesgarri bat, eta amaierak sorpresaz hartzen zaitu. Orohar esango nuke baduela nerabezaro puntu bat, baina hura ere oso eramangarria da.

Musika erreferentzia batzuk jaso ditut: Irlandako taldeak eta musikariak (Chieftains, De Dannan, Van Morrison, Mary Black, Cristy Moore, Davy Spillane) eta batez ere MEZULARI diska, Antonio Breschirena (J.A. Iragarairen letrekin eta Benito Lertxundiren ahotsarekin grabatua). Disko horretakoak dira Connemara maitea I eta II abestiak. Hemen entzun daitezke: www.youtube.com/watch?v=05iKyzg__1o