utore honen lehelengo liburua dotela uste juat, nobelia barik bizipen pertsonalen kontakizuna, alabian gaixoaldixan idatzittakua. Idazlia pixkat ezagututa, pentsau lajeikek "Isabel Allende faktore" bat gehittu biharko detsagula bertan kontautakuari, hau da, realismo magikuan dosis politta. Baiña horri eta umoriari eskerrak, kontakizuna arindu egitten dok, pare bat une oso dramatiko -lagungarririk bape bihar ez dittuezenak- gosez irunsteko.
Erabiltzailearen profila
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak
Irakurrita (114 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende(r)en Paula liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende egilearen Paula irakurtzen amaitu du

Paula, Isabel Allende
Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto al lecho en que agonizaba …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende(r)en Paula(r)i buruzko iruzkina egin du
Erbesteko urte (ez hain) interesgarriko bizipen pertsonalen ostian, zihero engantxau naben azken zatixa: alabiari agurra eta hiltzen laguntzia. Mundu mineralerako azken pausuak bizi izan dittuan edozeiñek ezagutzeko moduko egoerak, ezinbestian norbere esperientzia gogor baiña ederretara eruaten gaittuana. Amaiera pozgarrixakin, zeozelan esateko.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala(r)i buruzko iruzkina egin du
Ondiokan erderaz errezago irakortzen juat, euskeraz baiño; zentzu horretan, idazkera erreflexibo hau pixkat korapillotsua egitten jatak. Halan be, gaixan interesak aurrera tiratzen nok, eta uste juat arazo barik irakorriko dotela.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Santi Santamaría(r)en La cocina al desnudo(r)i buruzko iruzkina egin du
ADESeko bookcrossing kajan 1000 bidar esku artian ibillittakua, baiña sekulan etxuat hartu. #etxekoandros naizen neurrixan seguru gauza interesgarrixak ikasiko dittudazela, baiña batez be kuriosidadia jaukat, azken urtietako sukaldaritza mediatiko honetan, ze errekurtso erabilli leikiazen betiko gauzak, era diferentian esateko.
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Santi Santamaría(r)en La cocina al desnudo irakurtzen hasi da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende(r)en Paula(r)i buruzko iruzkina egin du
Eta kolpian osteko gizarte terroristian deskribapena... buf. Oin arteko kontakizuna interesgarrixa izan dok, baiña honek... zirrada berezixa emoten jok. Nik neuk, Txileko diktadurako azken urtietan, ez najeukan ondiok kontzientzia politikorik. Gogoratzen dotena, anekdota hutsak dittuk: Stingen kantuak... Pinocheten irudi estrafalarixua... Gerora etorriko zittuan Victor Jaran musikia ezagutzia, bere historixia, "Yo pisaré las calles nuevamente", epaiketen lekukotasunak, lagun txiletarrak -argentinuen aldian hain diskretuak, hain apalak-, doluzko cuecak, "Todo Cambia"... Irakortzen nabillen honek hutsunez betetako puzzlia betetzen laguntzen jabilk.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende(r)en Paula(r)i buruzko iruzkina egin du
Karta luuuuze modura planteautako liburua dok, urjentziazko egunkarixa, familiako kontakizunakin txandakatuta. Deigarrixa egin jatak, zelan heltzen detsan idazliak Allendetarren euskaltasunan topikuari. Eta, bistan dok, osaba Salvadorren gauzak gero eta pixu gehixago hartzen juek, 1973ko iraillan 11ko kontakizun zirraragarrira allegau arte.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du
Arraixua! Aipu erudito BAT harrapau juat!! 158 orrialdian, "Ero maite beti amorE" letrakartelan ondoko testuan. "Amodioa zoro da beti amoraduen artean..." aipua, Eibarko 1685eko bertso zaharretakua da. "Contu barri bat susedidu da..." hasten dana. Baiña idazle jostarixan kamuflauta emoten jok, "Adarrak emaiten dira Miraballesen" izenburuakin.
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala irakurtzen hasi da
Oier Gorosabel Larrañaga mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs Ah bueno, kontauko dok!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du
101 letrakartel, 102 historia. Ipoin liburuetan legez, ixa bakotxak mereziko lajeukek iruzkiña. Klabe askotan jotako "musikia" izanda, edozeiñek bere neurriko "kania" topatzen jok ateburuan. Esan gura juat: letrakartel askok, edo eurei laguntzen detsen testuak, barruko fibrekin resonatzen juek, eta begixak itxitta eta pentsamenduan lagatzen habe. Oso ederra dok.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa egilearen Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975. irakurtzen amaitu du (Kresaletik, #III)

Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975., Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa (Kresaletik, #III)
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa(r)en Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975. liburuaren kritika egin du (Kresaletik, #III)
Hurreko historixia
4 izar
Gure urtietara hurreratu ahala, normala dan modura, historixak misterixo pixkat galtzen jok. Bestalde, dokumentuak be ugarixaguak dittuk, eta horretara, aukeraketan materixal asko kanpuan laga biharra jagok. Hori guztia igartzen dok bildumian hirugarrengo ale honetan (azkena ustez), baiña halan be ondo baiño hobeto betetzen jok bere helburua: idatzixak eta irudixak, argitaratutak baiña ez oso ezagunak, dibulgatzia. Beste liburuen modura, sarri kontsultauko dotena duda barik.








