Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Michael Ondaatje(r)en El paciente inglés liburuaren kritika egin du (Jet de Plaza & Janés -- 329)
Ez dok neretako
2 izar
Puf! Banekan amaitzeko gogua (eta hori txarra dok, liburu baten gaiñian gabizela). Lehenago esandako moduan, etxakixat itzulpen arazua dan edo zer: baiña idazteko era erratikua, eta zatikatua, desatsegiña egin jatak. Gerria kaosa dok, ados: baiña ño, liburu bat idazten gabizenian, ba gauzak pixkat ordenatzia be etxagok txarto. ·Edo pixkat azaltzia behintzat! (zer da, liburu amaieran, Almasyren oiñetan agertzen dan "keriza illun" hori?). Lau pertsonaje dakaguz, bakotxa bere bizipenekin; euretako biren historian sakontzen da (asko bez) eta beste bixak, ostera, ixa ez doguz ezagutzen. Hori nere lehelengo inpresiñua. Oin interneten pixkat begiratzera najoiak, ia liburuak nik harrapau ez dittudazen birtudiak ete dakazen (hori be izan lajeikek eta). Eta pelikulia be ikusi biako juau, noski.
PD: ba bai, ni baiño garun jasuaguendako mamin asko ei jaukak nobelionek. Metafisika (historia, gorputza eta naziotasun kontzeptuei aplikauta), oroimena, Herodoto eta II Mundu Gerra. Azkena kenduta, neretako baiño gehixagoko gauzak. Gaiñera, beste aurreko liburu baten jarraipena ei dok (eta bertan, hamen garatzen ez dirazen pertsonajien historixak ei dagoz). Bookcrossingera!