Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Markos Zapiain(r)en Ni, laiko liburuaren kritika egin du
Malleus maleficarum
4 izar
Liburu arriskutsua: kontuz ibiltzia jaukak Markosek, Eliziak kontrola berreskuratu ezkeriok (biharbada Alderdixan laguntziakin), liburu honek plaza-sua elikatzeko txartel guztiak jittuk-eta, biharbada egilliari kuneta baten atsedena bermatuz. Izan be, erakunde horrek montauta dakan tinglauan oiñarrixetan aztarka jiharduk, ez fededun kanpetxanuen (askotan jatorren) oiñarrixetan, ez bada eze hárek gobernatzen dabizen artzaiñen, eta jabe haundixenetan. Teologuak millaka urtez makillatutako makillia, agerixan. Kunetako maizter potentzial guztiak, batu gaitezen! Espainiako katoliko, sozialista eta komunistak de facto babestutako Konkordato madarikatu hori eraistetik hasitta.
Atxeki bakarra ikusten jetsat liburuari: Hezkuntza Laikoa taldiak egindako sukalde-lan txalogarri hori gizarte osora zabaltzeko "call to action" falta. Baiña biharbada Markosek nahikua egin jok, halako mobimendu bati oiñarri teoriko sendo bat emoten... Horregaittik behintzat eskerrikasko!
