Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Josu Martinez Martinez(r)en Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) liburuaren kritika egin du (Saio eta Testigantza)
Garaiko erretratua zinian bidez
3 izar
Batzuk entretenigarrixak, bestiak astunak. Baiña kontua ez dok hori: hamen, interesgarrixena, Sarrionandia kazetari lanetan ikustia dok, kolumna bat betetzeko ahalegiñetan -batzutan gauzak sobran esateko, bestetan ostera betegarrixa bihar-, bere iritzi propixuak emonaz (batzutan heldugabetasuna agerixan), orduko retorika iraultzaillian tokiekin. Orduko zine kartelerian irudi panoramia bera be epoka baten argazki modura balixo jok.
