Itzuli
Joseph Conrad: Heart of Darkness (2003) 3 izar

Heart of Darkness (1899) is a novella by Polish-English novelist Joseph Conrad. It tells the …

Uste senduen arrakalia

3 izar

Gizarte biktoriarrian sendotasun morala, ziurtasun jainkotiarra, itxura errespetagarrixa, balixo haundixak ziran. Oiñarri ahuleko itxurak. Imajinatzen juat, liburu honetan agertzen dan noraezetasun existentziala gogorra izango zala, halako ikuspegidun gizartian. XIX. mendeko hizkuntzia eta komunikaziño-kodiguak ez dittuk gaurkuak, eta zentzu horretan liburu honen irakorketia gatxa egin lajeikek; halan be, interesgarrixa dok, pasarte oso ederrak jittuk -ur kresal zein gozoko mariñelen bizimoduakin lotutakuak, batez be- eta, jakiña, idazlanan errefentzialtasunak aparteko balixua emoten jetsak (hainbeste maisulan liburu honetan oiñarritzen dittuk, hala nola Apocalypse Now pelikulia eta Independentziaren Dekalogoa ipoiñ bildumia).