Itzuli
Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄

Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.