Itzuli

(e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du

Ken Follett: El invierno del mundo (Hardcover, 2012, PLAZA & JANES) 3 izar

Gustora irakortzen najabilk. Oiñ arte interesgarrixena AEBetako klase sozialen kontua izan dok, nerabien ikuspegittik ikusitta. Europakuak aldian hain desbardiña.

Baiña interesgarrixena ointxe (p.197), 1936ko Espainiako kolpe saiakeria agertzian izan dok, eta Europako pro/antifaszismotik zelan hartu zan. Bizitza osuan inguratu nauk gai horrek, baiña "barruko" ikuspegixakin. Deigarrixa egitten jataan, esate baterako, Nazioarteko Brigaden kontua. Zer dala eta etorri ziran hainbeste gazte, gure alde burrukatzera? Hamen ondo azaltzen dok: faszismuan gorakadan testuinguruan (Hitler, Mussolini boterian, Erresuma Batuan eta Frantzian be faszistak be goraka...) Espainian jentiak kolpistei aurre egittiak itxaropen haundixa ixotu juan. Hortik lagundu nahixa...