Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Emilio Salgari(r)en Sandokan(r)i buruzko iruzkina egin du
Badakitt injustua dala (ezin dok epaittu XIX. mendeko folletin bat gaurko begixekin) baiña barre egin juat, barre, Sandokanek Marianari bere maittasuna deklaratzian ("Sí. Quiérame usted!" erantzunda, gaiñera). Gero, egoeriak etxaukak ez hankarik ez bururik: zelan, hain buruzagi ausart eta burutsua izanda, sartu leikek bat bere etsairik mortalenan etxian, ezelako susmorik barik? Zelan hartu leikek etxian hor zihar topautako naufrago bat, itsas batalla baten ostian, ezelako konprobaziñorik barik, eta, susmuak sortuta dagozenian be, norbere loibiakin egun osuan bakarrik laga? Ene, ene.