Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburu hau oso momentu berezixian etaratakua dok: Franco hil barri, Hego EHxan zetorren berrantolaketa haundixan aurrian norbere lekua billau biharra zeguan, eta "gehiengo isillian" jaka asko aldatu ziran, "bizitza osoko demokrata" moduan agertzeko. Testuinguru honetan, imajinatzen juat Uriartek lanak izango zittuala bere posturia agertzeko: 1936xan gerria hasi orduko ospetsua eta aberatsa, frankismuan arkitektu moduan biharrian segidu zeban... Etxuat bere postura politikua zihetz ezagutzen, baiña irakortzen nabillenangaittik ezagun dok ultrakatolikua, barrena, bazala. Hortik aurrera? Etxakixat, baiña bigarren kapituluan Euzko Jaurlaritzan alde egitten daben apologixa sutsuari -eta liburua autoeditau izanari- Trantsiziñuan kokatu biharrari egozten jetsat...