Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #73)
Benetan gozagarrixak dittuk Valerak egindako jente-erretratuak. Konplejuak dittuk gaiñera, "onak eta gaiztuak" topiko errezetik aparte, eta narratzaille omnisziente modura bere interbentziñotxuak be bajittuk, oso sinpatikuak. Kontakizunian, herri txiki bateko neurrira egindakua izan arren, idazlian errejistro zabala eta jakindurixia igartzen dok -modu fiñian, ez pedantian- eta pertsonajiak maittasunez tratatzen jittuk, baitta gorrotagarrixenak be. Etxakixat berari buruz gauza haundirik, klase altukua eta eruditua zala bakarrik, baiña trabes egingo najeukek baietz errepublikazalia izan. Gero ikusiko.