Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak(r)i buruzko iruzkina egin du
Erritmua hartzia liburu erdi kostau jatak: historia paraleloz osatutako lehelengo kapituluetan ez najuan ulertzen zertaz genbixan. Oin bajakixat: Coruñako Galera espetxia, bertan preso dagozen emakumien historixak, eta Concepcion Arenal bisitatzaillian eta harekin lotutako Magdalena elkarteko kidien biharra. Gartzela eredu mediebaletik modernora pasatzeko ahalegiña, gizartian aurrerabidia bultzatziakin batera. Egixa esan, epoka oso interesgarrixa dok, eta ez dotena ondo ezagutzen: banekixan XIX mendeko filantropo aberatsen motibo haundixenetako bat gillotineri bildurra izan zala, baiña ez bakarra. Bazan benetako kezka edo progresismo bat, eta horixe giruhori dok esandako historixan barruan erakusten dana.