Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Zergaittik dok Pinilla hain idazle ona? Kontau nahi dabena -burruka soziala- pertsonaje sinisgarrixekin, bizitza normalen erretratuekin janzten dabelako. Pertsonajiak arketipuak izanda be: Roque boronoa, Isidora pasionaria, Marcelo dinamiterua, Altubenako basarrittarrak, Baskardo jauntxuak... bere perfillak -hizkera propio eta guzti- ondo landuta jagozak, eta pertsonaje poliedrikuak dittuk, konplejuak, onak/gaiztuak sinplekerixan jauzi barik.
