Itzuli

(e)k Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza(r)i buruzko iruzkina egin du

McKenzie Wark, Danele Sarriugarte: Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza (Paperback, euskara language) 5 izar

Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko …

Jokinen hitzatzia be, ene, McKenzie irentsieziñenezko bertsiñuan ildotik. 🤦 Testu baten "epistemologia" edo "ontologia" modukuak agertzen jatazenian, dardaretan hasten nauk. Hamen lehelengorik etxuat ikusi momentuz, baiña bigarrena bai. Bi bidar. 😅 Halan be. Neure ezinttasunak ezinttasun, gitxienez harixa jarraitzeko gai izan nauk, uste juat ideia nagusixak harrapauta. Grazixia egin jestak berak azpimarratutako pasartia, neuretako be deigarrixa, idazliari "gizon ala emakume dan" galderiari emoten detsan erantzunana, eta bixon lagun Erneston esakera konfrontatibo legendarixo ha ekarri jestak gogora: "ni, heu baiño 10 bidar gizonago nauk; eta gaiñera, 100 bidar emakumeago!!". Eta Euskal Herrixan, identidadian oiñarrittutako politikia gainditzian aldeko aldarrixa. 🥰