Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Andoni Fernández Azkarai(r)en Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989 liburuaren kritika egin du
Punk etnografia
4 izar
Antropologueri behiñ eta barriro aittu izan jetset, gizakixan portaeria jasotzia ez dala bakarrik antxiñako kontuetarako egin bihar. Aro Garaikidia be ikergai interesgarrixa izaten dok, liburu honetan ondo ikusten dan modura. Balixo gehigarrixa dok protagonistetako asko bizirik egotia: hain zuzen be, liburu hau hain irakorterrez eta fresko egitten dabena, baitta kontatzen dirazen gertakarixak zuzenian bizi izan ez dogun jentiandako be. Beste balixo erantsi bat: autoriak bere elkarrizketetan-eta bildutako audio artxibuak interneten entzungai egotia. JM Barandiaran eta halako autorien pare bildur barik ipintzeko moduko liburua.