Sarrera irakurrita, liburutxo honek kriston itxura du.
Kritikak eta Iruzkinak
Prozesu politikoak, gertakari eta pertsonai historikoak eta beste.
Podcasta: @radio_venceremos@baleafunk.eus Mastodonen: @radiovenceremos@mastodon.eus
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Radio Venceremos erabiltzailea Martin Arbeo Sarriugarte(r)en Liluraren kontra irakurtzen hasi da
Radio Venceremos (e)k Vladimir Ilich Lenin(r)en La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo liburuaren kritika egin du
Radio Venceremos (e)k Vladimir Ilich Lenin egilearen La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo irakurtzen amaitu du
Radio Venceremos (e)k Vladimir Ilich Lenin(r)en La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo(r)i buruzko iruzkina egin du
Radio Venceremos erabiltzailea Vladimir Ilich Lenin(r)en La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo irakurtzen hasi da
Radio Venceremos (e)k Martin Arbeo Sarriugarte(r)en Liluraren kontra irakurri nahi du
Radio Venceremos (e)k Hassan Ben Mohamed(r)en La gâchette facile liburuaren kritika egin du
Erresilientzia ariketa txundigarria
5 izar
1980n Marsellako auzo batean, errepide kontrol batean, CRS batek 17 urte zituen Lahouari ben Mohamed tiroz hil zuen.
Gizon ezezagun batzuk bere etxean agertu ziren eta aitari zera esan zioten: «zure semea hil duen polizia Les Baumettes-en preso dute. Bertan gure jendea dago. Zuk hala nahi izanez gero, polizia gaur gauean hilko dute». «Ez, justiziak bere lana egingo du. Eta pertsonen justiziak huts egiten badu, Jainkoa arduratuko da». Zazpi urteren ostean heldu zen epaia: 10 hilabeteko espetxe zigorra, zeinetatik 4 baldintzapeko askatasunean. Hori gutxi balitz, CRSa amnistiatua izan zen.
Hiru hamarkada beranduago Hassanek, Lahouariren anai txikienak, polizia bera ere, bere anaiaren hilketaren inguruko memoria eta erresilientzia ariketa hau idatzi zuen. Hunkigarria.
Radio Venceremos erabiltzailea Hassan Ben Mohamed(r)en La gâchette facile irakurtzen hasi da
"La gâchette facile", gatillo erraza. Liburu honen oinarrian, Marsellan 1980an CRS batek 17 urteko arabiar bat tiroz hil izana dago. Tragedia honen berreraikuntza eta memoria ariketa egiten du egileak, 17 urteko gazte haren anai txikienak, egun BACeko agentea Parisen. Halako historiak espektatiba handia eragin dit. Ea...
Radio Venceremos (e)k Peter Turchin(r)en Final de partida liburuaren kritika egin du
Bikaina: orain galdera gehiago ditut
5 izar
2010ean, 'Nature' aldizkariak hainbat zientzialariri eskatu zien 2020 urteari begirako aurreikuspenei buruz idazteko. Peter Turchinek idatzi zuen gauzak aldatzen ez baziren, 2020 hamarkada hasieran AEBek krisi eta desegonkortasun fase bat ezagutuko zutela. Gerora, ezaguna egin zen 10 urteko aurrerapenarekin asmatu zuelako.
Egilea eta bere taldea estatuen krisi eta kolapsoen modelo matematikoekin datu base bat egiten ari dira eta, honezkero, ondorio batzuk aurreratu dituzte. Liburuak aldaketa historikoen zientzia den kliodinamikaren oinarriak era ulerterrazean (eta irakurterrazean) azaltzen ditu. Eta Turchinek zera dio: Estatu Batuetan ematen ari den polarizazio eta usteltze prozesua gerra zibil batean amaituko da eliteek ez badituzte prozesua gelditzeko neurri egokiak hartzen.
Gehiagorako gogoarekin gelditu naiz. Orain, liburuan azaltzen ez dituen hainbat prozesu historiko kliodinamikaren ikuspegitik ezagutu nahi ditut. Eta, bestalde, zer esaten digu kliodinamikak utopiez?
Radio Venceremos erabiltzailea Peter Turchin(r)en Final de partida irakurtzen hasi da
Radio Venceremos (e)k Raquel Varela(r)en Herriak du gehien agintzen liburuaren kritika egin du
Hurbilpen bat egun eta prozesu zirraragarri batera
5 izar
Komiki batek ez du azalpen totxorik behar zirrara sentiarazteko. Berdintasun eta eskubide ikuspegi batetik mundua aldatu nahi duen eta aldatzeko lan egiten ari den horietakoa bazara, zuk ere sentituko duzu.
Radio Venceremos (e)k Leire Ibarguren(r)en Laura esaten zioten liburuaren kritika egin du
Zer pentsatua ematen duen liburua
5 izar
El Salvardorreko gerrari buruz irakurri dudan libururik hurbilena, bertan borrokan aritu zen euskaldun baten historia delako eta bere sentimendu eta bizipenetan oinarritua dagoelako. Agian horregatik ere iruditu zait 'Las mil y una historias de Radio Venceremos' eta 'La terquedad del izote' liburuek baino hobe isladatzen duela gerra zein gogorra izan zen.
Ze garrantzitsua den Miren Odriozolaren historia (eta antzekoak bizi izan zituztenenak) ezagutzea, konpromisoa, elkartasuna eta umiltasunari buruz ikasteko, gure herriaren historia ezkutua direlako, eta munduko herrien (eta, kasu honetan, El Salvadorren) askapen borroken perspektiba historikoa hartzeko.
Radio Venceremos (e)k Carlos Henríquez Consalvi egilearen La terquedad del izote irakurtzen amaitu du
(eu) FMLNren irratia eta ahots ofiziala izan zen Radio Venceremos-en historia kontatzen du. Egilea Carlos Henriquez Consalvi 'Santiago' da, irratiaren lokutore nagusia gerra hasi zenetik amaitu zen arte. Liburu ederra bezain gogorra.
(es) El libro cuenta la historia de Radio Venceremos, radio y voz oficial del FMLN durante la guerra civil salvadoreña. El autor es Carlos Henríquez Consalvi 'Santiago', locutor principal de Radio Venceremos desde la 'Ofensiva final' de enero de 1981 hasta que terminó la guerra. Libro duro y hermoso.