Itzuli

(e)k Leire Ibarguren(r)en Laura esaten zioten liburuaren kritika egin du

Leire Ibarguren: Laura esaten zioten (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan …

Zer pentsatua ematen duen liburua

5 izar

El Salvardorreko gerrari buruz irakurri dudan libururik hurbilena, bertan borrokan aritu zen euskaldun baten historia delako eta bere sentimendu eta bizipenetan oinarritua dagoelako. Agian horregatik ere iruditu zait 'Las mil y una historias de Radio Venceremos' eta 'La terquedad del izote' liburuek baino hobe isladatzen duela gerra zein gogorra izan zen.

Ze garrantzitsua den Miren Odriozolaren historia (eta antzekoak bizi izan zituztenenak) ezagutzea, konpromisoa, elkartasuna eta umiltasunari buruz ikasteko, gure herriaren historia ezkutua direlako, eta munduko herrien (eta, kasu honetan, El Salvadorren) askapen borroken perspektiba historikoa hartzeko.