Kortabarria ★ (e)k İbrahim Kaypakkaya(r)en On The National Question liburuaren kritika egin du (Colorful Classics, #17)
Pentsarazteko liburua
3 izar
Interesgarria da Ipar Kurdistanen nazio auziaz irakurtzea komunista turkiar hain garrantzitsu baten eskutik. Nahiko posizio aurrerakoia hartzen zuen auzi kurduaren inguruan, nazio zapalkuntzaren aurkako borroka eta autodeterminazio eskubidea defendatuz, eta turkiar txobinismoa arbuiatuz.
Hala ere, ez nator bat hainbat ikuspunturekin. Turkiaren menpekoak diren heinean, kurduek nazio erakundeak osatzearen aurkakoa da, baita «kultura nazional» bereizia lantzearen aurkakoa. «Mugimendu nazionalaren» alde aurrerakoi eta demokratikoa goraipatu arren, burgesiaren mugimendu gisa identifikatzen du, eta ia ez du klase eta nazio borroken lotura lantzen (borroka bakar gisa ikustea kritikatzen du).
Orokorrean Vladimir Leninen idazkiekin bat dator, Turkia-Kurdistan egoeraren berezitasun batzuk gorabehera.