Itzuli

(e)k Yanis Varoufakis(r)en Adults in the Room liburuaren kritika egin du

Yanis Varoufakis: Adults in the Room (2018, Penguin Random House) 5 izar

"After being swept into power with the left-wing Syriza party, Varoufakis attempts to renegotiate Greece's …

Europar instituzioen erretratua

5 izar

Liburuaren liderrak beldurra eman dezake hasiera baten, baina behin hasita ezin izan dut irakurtzeari utzi. Varoufakisek troikaren aurkako borroka, David eta Goliaten artekoa, xehe-xehe aurkezten du, Europar Batasunaren barne inertzien krudeltasuna eta ezintasunak guztion argitara ekarriz.

Pixka bat tristea izan da liburu hau irakurtzea, "Greziar udaberriaren" bukaera tragikoa ezagututa; baina, idazlearen europazaketasunak bultzatuta (pixka bat naif nire ustez), tragedia hori Europa hobe baten aldeko borrokarako oihu bihurtzen du.

Komunista eta sozialistok askotan esaten dugu arazoa sistema dela, eta ez nor banakoak. Liburu honetan argitaratutako gertaerak horren adibide ederra dira. Varoufakisek dioen bezala, norbanakoen ekintzak ikusten ditu «through the lens of an authentic ancient Greek or Shakespearean tragedy in which characters, neither good nor bad, are overtaken by the unintended consequences of their conception of what they ought to do.»