Kortabarria ★ aipatu zuen Joxe Azurmendi(r)en Espainolak eta euskaldunak
Inork ez du euskal berezitasuna gehiago nabarmendu, hain zuzen beren onarpena eta [Espainiarekiko] "berdintasuna" erreklamatzen zuten jauntxoek baino: euskaldunen jatorri miragarria, historia zoragarria, euskal odola, hizkuntza aparta, etc. Beren ideologiaren oinarri sendoenetako bat diferentzia bihurtuko dute, hain zuzen. Eta, halere, euskal berezitasunaren etsai deritzegu, hitzak ez, baina hortzak begiratzen dizkiegulako. Bilatzen dutena asimilazioa da. Ez iraupena beren identitatean.
— Espainolak eta euskaldunak, Joxe Azurmendi (398. orria)