Mikel Iturbe (e)k Nell Leyshon(r)en Esnearen kolorekoa liburuaren kritika egin du
Laburra bezain bikaina
5 izar
Apalean nuen gordeta zenbait astez, azkenean, irakurtzen animatu eta egun bakarrean hasi eta amaitu nuen. 1830 inguruko Ingalaterran bizi den neska nerabe baserritar baten istorioa da, pertsonaiak berak, Mary, idatzia. Liburu hasieran Mary analfabetoa den arren, alfabetatzea lortzen du istorioan zehar. Lehen orrian bertan erreferentzia egiten dion gertakari bat da liburuaren abiapuntu ("zer gertatu zen kontatu nahi dizut baina tentuz ibili behar dut ez joateko zalapartaka"). Gertakari horretaraino heltzeko "hasieratik" hasten du kontakizuna Maryk, XIX mendeko landa-bizitzaren gogortasunetik abiatuz. Freskoa, idazteko estilo oso partikularrarekin, erraz irakurtzekoa eta hala ere, sakona eta bikaina. Aldasororen itzulpena ere, kategoriakoa. BERRIAn Miren Garaten esan bezala, amaierara arte irakurri beharreko istorioa: www.berria.eus/kultura/amaierara-arte-irakurri-behar-den-istorioa_1233085_102.html