Erabiltzailearen profila

mikelgs :mastodon:

mikelgs@mastodon.eus

duela urte 1, 7 hilabete(e)an batu zen

—...Zer esan nahi du "hezia" izateak?
— Ahaztuegia dagoen zerbait da hori — esan zuen azeriak —. "Harremanak sortzea..." esan nahi du.
(Printze txikia)

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

​en inguruan liskar erraldoia piztu da azken asteotan, inoizko handiena.

Sarrera bezala esango dut Automattic eta WP Engine izeneko enpresek elkarri salaketa jarri diotela. WordPress.org eta WordPress Fundazioa ere tartean daude. Gaia korapilatsua da eta hemen azalpenak eman ordez esteka batzuk jarriko ditut (denak ingelesez):
➡️ Mastodon haria: https://tldr.nettime.org/@tante/113277490070161595
➡️ Bloga: https://joshcollinsworth.com/blog/fire-matt
➡️ Albistea: https://techcrunch.com/2024/10/08/wordpress-vs-wp-engine-drama-explained

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

🆚 Mastodon eta Twitter/X-k sare sozialen bi eredu kontrajarri ordezkatzen dituzte: Fedibertsoa eta sare sozial korporatiboak

🤔 Ezaugarri askotan nabaritzen da aldea, baita itxuraz horren garrantzitsuak ez direnetan ere, esaterako bidalketetako esteken aurrebistak erakusteko moduan

🧵 ⛓️ Ohi bezala azalpenak hari edo kate batean 👇

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

— Bihar afaltzeko pizza eskatu dezakegu! – nire bikoteak.
— Ados, kotxez joango naiz bila eta ekarriko dut... — astean zehar denean hala egiten baitut, kirola egin ondoren bidaia aprobetxatuz.
— Ez, telefonoz deitu eta ekarri dezatela motorrez, banaketa daukate eta kotxez gehiago kutsatuko zenuke.
— Ya, bueno, ingurumen ardatza eta ardatz soziala... biak begiratzen ditugu, baina kasu honetan... — nik.
— Beti, ingurumen ardatza, soziala da 💅
— 🤯💗 — ni.

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta
avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

Ikusi dut aurtengo inkurriak zalantza batzuk sortu dituela.

Gailuak ez ditut nik asmatu, bene-benetakoak dira.
Are gehiago, agertzen diren patente zenbakiak jatorrizkoak dira.

Asmakizun bat interesatzen bazaizue eta gehiago jakin nahi baduzue Google patents-en bilatu dezakezue.

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta
avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

Egun on!

Dakizuenez, FediEgutegirako irudi bilketarekin gabiltza: https://lemmy.eus/post/494840

Parte hartzea egon da, baina dagoeneko fedibertsoan (batez ere Mastodonen) zegoen jendea bakarrik erakarri dugula iruditzen zaigu.

Horregatik, Instagram erabiltzen baduzu, jarrai ezazu mesedez https://www.instagram.com/abaraskataldea/ !

Bertan euskal kulturako erakunde / pertsona erreferenteak proposatuko, mesedez? Pixelfed.eus instagramen sustatzen lagunduko?

Azaroaren 15a arteko ekinalditxoa izango da.

Eskerrik asko!

avatar for mikelgs@mastodon.eus mikelgs :mastodon: bultzatuta

Bart
Arabar zozo batek
(Herrikidea, baina ez ezaguna)
Lotan nengoela
Esan dit belarrira:
"Munduko kabroi guztiak mundua hobea izateko
Baliagarriak balira
Aspaldi
Biziko ginateke
Mundurik onenean".
Zer pentsatua eman dit.
Hurrengoan
Konponbidea zein den esateko
Eskatu nahi nioke.
Baina... lotan...?