Erabiltzailearen profila

IILARGI

IILARGI@mastodon.social

duela asteĀ 1, egunĀ 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Bart
Arabar zozo batek
(Herrikidea, baina ez ezaguna)
Lotan nengoela
Esan dit belarrira:
"Munduko kabroi guztiak mundua hobea izateko
Baliagarriak balira
Aspaldi
Biziko ginateke
Mundurik onenean".
Zer pentsatua eman dit.
Hurrengoan
Konponbidea zein den esateko
Eskatu nahi nioke.
Baina... lotan...?

Gaur
Buztangorri ilun bat ikusi dut
Eta eskatu diot nire larria eraman ahal duen
Baiezka aritu da buztana gora eta beheraka astinduta
Trukean
Negu gorrian
Janaria gordeko diodala
Agindu diot
Eta alde egin
Ez dugu berriro elkar ikusiko
Baina oso eskertua nago
Arinago
Sentizen baitut
Gogoa