Itzuli

Lehen ez ziren salatzen indarkeria matxista kasuak, etxeko kontua zen. Gero eta gehiago salatu da eta albisteak ere gehiago eta beste modu batean ematen dira, gordintasuna erakutsiz, jendea asaldatuz. Suposatzen dut hobekuntza bat ekarri duela horrek.

Uste duzue suizidio kasuekin antzeko zerbait egin behar litzatekeela? Edo onartzen dugu suizidio kasuen albisteak ez ematea?

Gai hau ateratzen denean aipatzen didate "dei efektuaren" beldur isildu egiten dela. Hori frogatuta dago?

mikelgs :mastodon:(r)en egoerari erantzun dio

@mikelgs A ze meloia. Nire ustez gai honetan arazoa da informazio hori nola eta noiz eman. Objektiboa izanik ereā€¦, zer kontatu behar da, adina esan behar da?, ez dakit.

Ikusleen artean jende oso ezberdina dago, egoera desberdinekin. Denek ez dute berdin erreakzionatuko albiste horren aurrean. Badira bere egunarekin jarraituko dutenak eta badira euren bizitzaz pentsatzen hasiko direnak.