Erabiltzailearen profila

itzikigai

itzikigai_@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

Egunez margolaria.... gauez dragoi gorri bat sagarrak jaten. Bazatoz?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

mikelgs :mastodon:(r)en egoerari erantzun dio

@mikelgs A ze meloia. Nire ustez gai honetan arazoa da informazio hori nola eta noiz eman. Objektiboa izanik ere…, zer kontatu behar da, adina esan behar da?, ez dakit.

Ikusleen artean jende oso ezberdina dago, egoera desberdinekin. Denek ez dute berdin erreakzionatuko albiste horren aurrean. Badira bere egunarekin jarraituko dutenak eta badira euren bizitzaz pentsatzen hasiko direnak.

Batek esaten alabaren taldean arazo psikologikoak dituen neska bat dagoela, botikak hartzen, ta ia. Beno, nire garaian eskolarekin ospitale psikiatriko batera joaten ginen. Neskak emakumezkoen pabiloira joaten ginen, ta gutako bakoitzari gaixo bana ematen ziguten. Komunera lagundu behar, beraiekin hitz egin, ..
Ta hemen nau. Ea ez diegun errealitatea ezkutatzen haurrei eta gazteei.
Hobe 6 urterekin "mendia" igotzen hastea. 22 urterekin hasten bazara mosketoia be zer den ez duzu jakingo.

Pertsona desgaitu batekin lan egiten dut. Gaur pertsona hauek eramaten dituen enpresako arduradun batekin, ta beste batzuekin, batzar bat izan dut. Ta beno, zer izan da hori, entzun ta entzun ….azkenean ezin isilik egon, ta esan diet:
"Ondo legoke desgaituei buruz zerbait ona esatea ez? Ordu erdian ez duzue ezer onik esan. Ez duzue beraiekin harremanak egiten baina nik egunero batekin ordu pilo ematen ditut, ta zoragarriak dira, oso langileak, atseginak, ta gure bizitza hobetzen dute. "

Nire marrazkia, Palestina ez dago hilda, gerraz eginiko jendea beldurra alfonbra gorrian bihurtzen du. Izendapen berezia kontzientzia duenari hozka egiten dioten begi beltz odoltsuei. Gure erosotasun gunetik hiltzen ikusten ditugu, nahiz eta iraganeko gerren hutsune batean egon.

Baina egunean batean Mendebaldeak ere gehien maite dituenak galduko ditu, ilargia ere utziko gaitu, nazkatuko da eta bere gorputza erortzen utziko du.
Bitartean gaur, berriz, dronea irten da.