@GorkaAzk Kaixo Gorka, ikusi dut kritika bat argitaratu duzula, ze ondo. Niri ere asko gustatu zitzaidan MiƱan. Eskatu gabeko aholku edo abisu pare bat, badaezpada ere:
Jarraitzaileek bakarrik ikusteko moduan argitaratu duzu. Agian editatu eta publiko gisa jarri nahi duzu, edozein paperjalek ikusi ahal izateko moduan (edo fedibertsoko edonork, eta saioa hasi gabe begiratzen duen edonork, ondo ulertuta baldin badaukat).
Bestalde, zure emaila jarri duzu lehen atalean, baina hor zure kritikaren izenburu moduko bat jarri ohi da. "Liburu ederra" edo horrelako zerbait laburra.
Ez duzu mezua ezabatu beharrik, editatu eta aldatu dezakezu (eta hori egiten duzula ikusten badut, mezu hau ezabatuko dut nik seguru aski.
Ongi etorri txoko honetara!