mikelgs (e)k Juno Mac(r)en Puta zikinak liburuaren kritika egin du
Erasotuen liburu erasotua
4 izar
Oso liburu ona, irakurri beharrekoa. Euskara itzulpena ere oso erosoa, irakurtzeko. Liburu honi erasoa egin zioten liburu denda batean, eta horrek azkartu zuen nire irakurtzeko asmoa. Jasota gera daitezen:
- Katakrak argitaletxeak erasoaren ondoren esandakoa.
- Itzultzaileari irratian egindako elkarrizketa txukuna, liburua irakurtzea bezala pixka bat.
- Katixa Agirrek idatzitakoa, Liburuak suntsitzen dituztenei
Egia esan, luze egin zait. Liburu erdia baino gehiago oso azkar eta gustura irakurri dut. Prostituzioaren kriminalizazioak dakarren bakarra sexu langileentzako arrisku gehiago dela frogatzen du. Aspektu desberdinetan sakonduz etengabe hori erakusten du. Baina, nire kasuan, zehazki 150. orrira iritsi nintzenean (Etxe barruko lana) eta behingoz egoera seguruagoak-edo espero nituenean, saturatu egin nintzen hainbeste bortxaketa, hilketa... kasu irakurtzeaz. Hortik aurrera asko kosta zait irakurtzea.
Azkenean diagonalean irakurri eta salto egin dut azken atalera (Zeelanda Berriko legedia omen da nolabait komenigarriena), eta hala ere egoera zein latza den azaltzen da, lerroz lerro.
Irakurri beharreko liburua, gai honetaz iritzia emateko bazkalosteko elkarrizketa errazegietan!