Erabiltzailearen profila

maitetxuela

maitetxuela@paperjale.eus

duela  urte 1, 5 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

maitetxuela(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Brandon Sanderson(r)en Elantris(r)i buruzko iruzkina egin du

Brandon Sanderson: Elantris (Hardcover, Spanish language, 2016, Nova) 4 izar

Brandon Sanderson debutó en 2006 ante los lectores en castellano con Elantris, una novela de …

Cosmere munduan sartu berri nintzenean, askotan entzun dut; ez hasi Elantris-etik liburu kazkarrena baita. Egia da, ni "Imperio Final" liburutik hasi nintzela, hura amaitu eta "Pozo de la ascension" hasi baino lehen ekin nion Elantris irakurtzeari.

Ez dakit, Game of Thrones ( lehenengo bi liburuak) zerbait irakurri dudalako edo ez dakit zergatik baina gogoko izan dut Elantris erakutsi nahi zidan istorioa. Hori bai, ekintzak poliki polikiz doaz gauzatzen baina, ez dut ukatuko "Pozo de la ascension" gertatu zitzaidan bezala, politika partea disfrutatu egin nuen :)

(e)k Miguel de Cervantes Saavedra egilearen Don Quixote irakurtzen amaitu du

Miguel de Cervantes Saavedra: Don Quixote (2000, Ann Arbor Editions LLC) 5 izar

Familian beti entzun izan dut, "Quijote liburua irakurri nuen txikitan, hori bai liburu astuna", ta egia da interesa pizten zidala irakurtzea, azkenean txikitatik zaldun eta printzesa inguruko istorioak gogoko izan ditudalako, baina aldi berean beldur ikaragarria nuen hura irakurtzeko. Azken batean liburu luzea baita.

Zorionez aurkitu nuen, gaztelera modernura itzulitatako edizio bat. Bidai zoragarria izan da. Onartuko dut, ez da liburu erraz bat ( niretzat ez) baina azkenenengo 100 orrialdeetara heldu nintzenean, tristura sentitu nuen, banekien nobela nola amaituko zen, baina ez nuen amaitu nahi.

Liburu hontatik atera dudan erreflexio nabarmenena, ez utzi zaren pertsona izaten ( min egiten ez duzun bitartean)

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Amaren eskuak liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Amaren eskuak (Basque language, 2006, Elkar) 5 izar

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar …

Amaren eskuak eleberri motz baina polita :)

4 izar

Ba arratsaldeko ia ordu bi ta erdiak ta amaitu berri dut, Karmele Jaioren Amaren Eskuak. Liburu motz baina polit bat izan da irakurri dudana. Nerea, gaur egunean aurkitu ahal duzun pertsona arrunt bat da, ta idazleak lan bikaina egin du, Nerearekiko enpatia izateko. Eleberriaren bilbetako bat ez dit guztiz konbentzitu baina orokorrean liburu oso gomendagarria.

4/5