Itzuli

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Joemak eta Polasak

5 izar

Gure ustez, liburu hau interesgarria, originala eta berezia da. Iñigok behin baino gehiagotan umorearekin jokatzen du, eta bestetan, gogoetak egitera bideratzen gaituzte poemek. Hitzekin egiten dituen nolabaiteko jolasak erakargarriak iruditu zaizkigu, hitz osatugabeak, letren tamainarekin jokatzeak, letra etsanaz edo negritaz egoteak,... irakurleak atentzio guztia irakurketan jartzea bultzatzen du. Nahiz eta liburua haur eta gazte literaturaren barnean sartu, helduok hau irakurtzeaz gozatu dezakegu, irakurketa arina da.

Etorkizuneko irakasle gisa, hezkuntza-tresna baliotsua dela uste dugu, ikasleen garapen integralean dituen onura anitzak direla eta. Hasteko, liburu honen erabilerak irakurzaletasuna sustatzen du haurren artean. Idatzitako poema txikiek irakurle gazteen arreta bereganatzen dute, eta gehiago irakurtzeko eta irakurmena garatzeko motibatzen dituzte. Hala ere, egileak erabiltzen dituen hitzak edo umorea kontuan hartuta, zaila izan daiteke ikasleentzat interpretatzea edo ulertzea.

Laburbilduz, ikasleak poesia integratzeko modu oso sortzailea dela uste dugu. Hitzen mundua esploratzeko eta haien ezagutza zabaltzeko aukera ematen die, dibertitzeari utzi gabe. Gainera, Maite Mutuberriak emandako ilustrazioek osatzen dute liburua. Marrazki sortzaile eta koloretsuek informazioa ematen dute eta liburuaren mezua hobeto ulertzen laguntzen dute.