Erabiltzailearen profila

Kilkerra :hikaldia: Blokeatutako kontua

kilkerra@mastodon.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Jendea preposizioen morrontzatik askatzeko ahaleginetan. Aintza ergatiboari.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Kurent deritzen pertsonaiak omen dira irudikoak, Putj hiriko inauteri garaian ageri dira, Eslovenian. Ez dakit deus kontuaz, irudia kasualitatez topatu dut.

Ardi larrua, kolorezko zintak eta zintzarriak, badakit ez dela patentatzeko modukoa, baina deigarria iruditu zait hemengoekiko antzekotasuna.

Ikasgelan. Gaur, konparaketak.
-- Beraz, azalpena ongi ulertu baduzue, konpara ditzagun orain Mikel eta Bixente.
-- Mikelek Bixentek bezainbat auto ditu.
-- Ongi!
-- Eta Mikelek Bixentek bezainbi haur ditu.
-- Bezainbi? Bezainbat...
-- Nola bezainbat? Bi haur dituzte, beraz 'bezainbi haur dituzte. Logikoa da.

Ikasgelan:
-- Goizean eurria egin du...
-- Euria egin du.
-- Bai, eurria egin du.
-- Kasu, euRia.
-- E, euRRia?
-- Ez, euRia. Ikus eta erran bi hitz hauek ('herri' eta 'eri' paperean idatzita erakutsiz).
-- O, ados. HeRRi eta eRi. Ulertu dut.
-- Ongi!
-- Orduan, euRia!
-- Hori da, R eta RR ezberdindu behar dituzu. Ados?
-- Bai, ados.
-- Beraz, zer erraten ari zinen?
-- Ba... A, goizean euRia egin du, eta orrain erre euRia arri du.

-- Nik ez dut sekula "lehoia" hitza erabiltzen.
-- A, ez? Zergatik?
-- Beti nahasten ditut lehoia eta leihoa.
-- Askori gertatzen zaie, bai.
-- Hori da. Horregatik, estrategia bat dut. "Tigrea" erabiltzen dut lehoiaren ordez. Praktikan, diferentzia ez da handia.
-- Beno, funtzionatzen baldin badizu...
-- O, biziki ongi! Adibidez: "hotz da, tigrea hets ezazu".
-- Uste dut estrategia berrikusi behar duzula.