inaia2025 (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
"Joemak eta Polasak" poema liburuaren kritika
5 izar
Argi dago poema liburu hau... bitxia dela. Bitxitasun horretan bilatu ditugu liburu honen jenialtasunak, baita txorakeriak ere.
Iñigo Astizek, poema hauetan, jolasari ematen dio protagonismoa. Behar dituen hitz eta hizki guztiak aldatu, puskatu edo biratuko ditu, orrialdeetan haren jolasak irudikatzeko. Unibertsitatean izan genuen hitzaldian, Iñigo berak azaldu zuen moduan, liburu honek ez ditu literatur generoen arauak edo inork inposaturiko "kalitate estandarrik" bete nahi, haren irudimena eta jolasteko gogoa izanik arkatzaren gidariak.
Hasiera batean agertu daitezken aurreiritziak gainetik kenduta, joema eta poemetan, autoreak irakurleari ondo pasatzeko eta hitzekin egin dezakegun magia ikusteko oparitzen dion espazioa estimatzen duzu. Iñigoren irudimenak orrialde hauetan mugarik aurkitzen ez duen modu berean, irakurleok ere milaka ikuspuntu eta interpretazio bizitzeko aukerak ditugu (adin kontuez ahaztuz).
Iñigoren lumak, Maitere Mutuberriaren koloreen laguntzarekin, bi mundu zoragarri hauek nahasten dituen perfektuki inperfektua den altxorra oparitzen digu, "The best of both worlds" (Hannah Montana, 2006).