hizkuntzaetaliteII (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
Hitz-jolasak serio hartzen direnean – Joemak eta Polasak-en bueltan
Joemak eta Polasak ez da poema-liburu bat, poema-jolasa da. Iñigo Astizek hitzei astelehenetik igandera arteko buelta ematen die: poemak joemak bihurtzen dira, eta polasak? Ba... polita+plasta, edo auskalo! Hitzak ez dira hemen esan nahi dutena bakarrik, baizik eta jolasean esan nahi duguna. “Liburua liburu da, baina jolasa da buru!” dirudi oihukatuko duela azalak. Barruan, badaude joema grafikoak (bista-bizikoak), sonoroak (txaloka irakurri beharrekoak), eta zuk asmatu beharrekoak. Eta horregatik, liburu honek ez du adinik: adimenak behar ditu, eta ziria sartzeko gogoak. Poesia formala? Hemen formak jolasa dakar, eta jolasa da forma. Euskaraz egiten du dantza testuak, eta irakurlea ere mugitzen du. Ez pentsatu liburu hau mahaian geldi irakurtzeko denik, poltsikoan eraman eta kalean joematzeko da! Irakurle heldua bazara, zure barruko haurra esnatu egingo du; eta haurra bazara, helduak bezain harro egongo zara: poesiaren jolas-parke honetan denek dute lekua. Azken batean, Astizek erakusten digu poesia ez dela beti serioa, baina bai serioki dibertigarria. Eta hori, lagunok, joema da eta punto.